2011-06-13
"Pastela" iparra kalean
Duela 10 bat egun herritar batek bidalitako argazkiekin gatoz oraingoan. Irudi batek mila argazki baino gehiago balio omen du...

Egilea:
Idiazabalgo Agenda 21 Foroa
2011-01-21
IDIAZABALGO EKINTZA PLANA BERRITZEN
Hasi gara IDIAZABALGO Herri Plan berria garatzen. Helburua: datozen urteetan zehar herri mailan landu behar ditugun ekimenen inguruko plangintza herritarren partehartzearekin egitea da.
2005ean ere, herrian hainbat bilera egin genituen Agenda 21 egitasmoaren barruan, bertan herriak gai ezberdinen inguruan hartu beharreko bideak markatzen ziren. Azken lau urteotan, udala plan hartan zehaztutako ekintzak burutzen jardun da: Bikuña Kalearen oineztatzea, Mugikortasuna aztertuko duen lan-taldea eratzea, Hondakinen inguruko informazioa hobetzea, Sentsibilizazio mailako ekintza ezberdinak egitea, etab…
2010ean orduko plana aztertu eta ebaluatuta, herriari egokitutako plan berri baten beharra agerian geratu da: 2005ean onartutako planak 48 ekintza jasotzen zituen bere baitan, eta egun hauetatik 5 geratzen zaizkigu hasi gabe.
Orain guztion artean hausnarketa eta eztabaida martxan jartzeko garaia iritsi zaigu, berriz ere herriaren egoera zein den ikusita, datozen urteetara begira garatu beharreko ekintzak guztion partehartzearekin adosteko.
Honela, urtarrilean zehar hiru lan-taldeen bidez plana eztabaidatu eta osatzeko bilerak abiarazi dira: INGURUMEN BEKTOREAK, BIOANIZATSUNA ETA MUGIKORTASUNA eta HERRI BIZITZA.
Lan-talde hauetan udaleko ordezkari politikoek, teknikariek eta eragile ezberdinek parte hartzeaz gain EZINBESTEKOA ikusten da herritarrek ere parte hartzea. Beraz, zuri ere bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.
Lan-taldearen bilera egunak (Udaletxeko areto nagusian):
INGURUMEN BEKTOREAK (Ura, Energia, Hondakinak eta Udal Ingurumen Kudeaketa): URTARRILAK 10 eta 24 (astelehenak)
18:30-20:00
BIOANIZTASUNA ETA MUGIKORTASUNA
URTARRILAK 17 eta 31 (astelehenak)
18:30-20:00
HERRI-BIZIA (Turismoa, Kultura, Kirola, Partehartzea, Sentsibilizazioa eta komunikazioa)
URTARRILAK 12 eta 26 (asteazkenak)

2010-07-02
BADATOR EDUKIONTZI MARROIA IZALA

Uztail honetan edukiontzi marroia Idiazabalgo kaleetara etorriko zaigula eta, datorren asteleheneko Foroan Iñaki Erauskin Sasieta Mankomunitateko ordezkaria gurekin izango dugu.
Idiazabalgo etxepeetan edukiontzi marroia erabili ahal izateko kartelak jarri direla ikusiko zenuten. Edukiontzi honek hondakin organikoak bilduko ditu, eta aurrez izena eman behar da edukiontzia erabili ahal izateko giltza bat behar delako.
Bilketa berri honen inguruko azalpenak emango dizkigu Iñaki Erauskinek datorren astelehenean, uztailak 5, arratsaldeko 18.30etatik aurrera Udaletxeko Areto Nagusian.
Egilea:
Idiazabalgo Agenda 21 Foroa
2010-03-31
lanera autoz????
Non lan egiten duzu? Eta nola joaten zara lanera?Autoz?Autoa konpartitzen al duzu?
Idiazabalgo herrigunetik Ampo-Poyamera 1 km-1,5 km inguruko distantzia dago. Distantzia hau egiteko autoa erabiltzea ezinbestekoa al zaizu?
Zenbat gara lanera autoz joan eta lanetik atera ondoren izerdia botatzeko asmotan egunero hainbat kilometro korrika egiten ditugunak?
Egilea:
Idiazabalgo Agenda 21 Foroa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)