2009-10-07

URRIAK 14 FOROA!!

Udako oporren ondoren hemen dator berriz ere Agenda 21eko Foroa!!

Uztailean egin genuen foroan hasitako lanarekin jarraituz, irisgarritasunaren inguruan jardungo dugu datorren bileran ere. Hainbat ekimen ezberdin proposatu izan dira Idiazabal herritar guztiontzat akzesibleago izan dadin. Hurrengo urratsa ekimen hauek priorizatu eta zehazten hastea izango da.

Agenda 21eko gure foroak, ingurumen eta iraunkortasun gaietarako eztabaidagune eta ekintza konkretuen bultzatzaile izan nahi du, eta osatzen dugun taldean herritar guztientzat ateak irekita dauzkagula gogorarazi nahi dizuegu. Ahots ezberdinak entzuteko gogoz gaude eta!

Bilera, datorren asteazkenean izango da, urriaren 14an, Pilarrenean arratsaldeko 18.30etatik aurrera.

Gogoratu, ingurumen eta iraunkortasun gaietan eztabaidarako gogoa edo ideia berriak badauzkazu, zatoz gurera!!!!! (bestela, hemen bertan ere badaukazu aukera zure iritzi, ekarpen etab.ak egiteko).

No hay comentarios.: