
Uztail honetan edukiontzi marroia Idiazabalgo kaleetara etorriko zaigula eta, datorren asteleheneko Foroan Iñaki Erauskin Sasieta Mankomunitateko ordezkaria gurekin izango dugu.
Idiazabalgo etxepeetan edukiontzi marroia erabili ahal izateko kartelak jarri direla ikusiko zenuten. Edukiontzi honek hondakin organikoak bilduko ditu, eta aurrez izena eman behar da edukiontzia erabili ahal izateko giltza bat behar delako.
Bilketa berri honen inguruko azalpenak emango dizkigu Iñaki Erauskinek datorren astelehenean, uztailak 5, arratsaldeko 18.30etatik aurrera Udaletxeko Areto Nagusian.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario