Hasi gara IDIAZABALGO Herri Plan berria garatzen. Helburua: datozen urteetan zehar herri mailan landu behar ditugun ekimenen inguruko plangintza herritarren partehartzearekin egitea da.
2005ean ere, herrian hainbat bilera egin genituen Agenda 21 egitasmoaren barruan, bertan herriak gai ezberdinen inguruan hartu beharreko bideak markatzen ziren. Azken lau urteotan, udala plan hartan zehaztutako ekintzak burutzen jardun da: Bikuña Kalearen oineztatzea, Mugikortasuna aztertuko duen lan-taldea eratzea, Hondakinen inguruko informazioa hobetzea, Sentsibilizazio mailako ekintza ezberdinak egitea, etab…
2010ean orduko plana aztertu eta ebaluatuta, herriari egokitutako plan berri baten beharra agerian geratu da: 2005ean onartutako planak 48 ekintza jasotzen zituen bere baitan, eta egun hauetatik 5 geratzen zaizkigu hasi gabe.
Orain guztion artean hausnarketa eta eztabaida martxan jartzeko garaia iritsi zaigu, berriz ere herriaren egoera zein den ikusita, datozen urteetara begira garatu beharreko ekintzak guztion partehartzearekin adosteko.
Honela, urtarrilean zehar hiru lan-taldeen bidez plana eztabaidatu eta osatzeko bilerak abiarazi dira: INGURUMEN BEKTOREAK, BIOANIZATSUNA ETA MUGIKORTASUNA eta HERRI BIZITZA.
Lan-talde hauetan udaleko ordezkari politikoek, teknikariek eta eragile ezberdinek parte hartzeaz gain EZINBESTEKOA ikusten da herritarrek ere parte hartzea. Beraz, zuri ere bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.
Lan-taldearen bilera egunak (Udaletxeko areto nagusian):
INGURUMEN BEKTOREAK (Ura, Energia, Hondakinak eta Udal Ingurumen Kudeaketa): URTARRILAK 10 eta 24 (astelehenak)
18:30-20:00
BIOANIZTASUNA ETA MUGIKORTASUNA
URTARRILAK 17 eta 31 (astelehenak)
18:30-20:00
HERRI-BIZIA (Turismoa, Kultura, Kirola, Partehartzea, Sentsibilizazioa eta komunikazioa)
URTARRILAK 12 eta 26 (asteazkenak)
18:30-20:00
2011-01-21
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario